XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZINA

Ai! nire haurtzaroko bizimodua, denbora oroz errepideetan, ezin soilago, eskale hoberena baino interesgabetuago, ez herririk, ez adiskiderik ez izateaz harro, hau ergelkeria! -Eta konturatu baino ez naiz egin!

- Zuzen jokatu dut laztan baten aukera galtzeko gai ez diren gizontxo horiek mespretxatuz, gure emaztekien garbitasun eta osasunaren parasitoak, hauek gaur egun gurekin batere ados ez daudenean.

Ene destaina guztiak legezkoak izan dira: ihes egitera bainoa!

Ihes egitera noa!

Hona zer esan nahi dudan.

Atzo bertan hasperenka nioen: Ala Jinko! damnatu aski ez bagina bezala hemen behean!

Zenbat denbora eman dut artalde honetan!

Denak ezagunak zaizkit.

Elkar ezagutzen dugu beti; elkar higuintzen dugu.

Karitatea ezezaguna zaigu.